Aurkezpena

Aurkezpena

Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba Elkartearen helburua Usurbilgo eta inguruko baserritar txikia laguntzea da, behar ditzakeen zerbitzu eta eskaintzak sortu eta indartuz.

Baserritar txikia laguntzeaz gain, Alkartasuna Kooperatibak Usurbilgo biztanleria osoari zuzendutako denda kudeatu, gasoil eta gas butano zerbitzua eskaini eta inguruko beste baserritar kooperatibekin lankidetza jorratzen du.

Alkartasuna Kooperatibak ekologiaren aldeko apustu garbia egin du. Hala, gure dendan hazi, ondarri, margo eta janari ekologikoak aurkituko dituzu.

Edozein Usurbildarrek Alkartasuna Kooperatibako bazkide izateko aukera du, horrek eskaintzen dituen abantaila ugariak eskuratuz.

Ekainaren 21a ezkeroztik, Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak Atallu industrialdeko bere egoitza berria zabaldu du.

Bisita gaitzazu!

Atallu industrialdean, Ingemar-eko bide gurutzean ezkerretara hartuta.

ORDUTEGIA:

Goizean 9:00-13:00      Arratsaldean 16:00-19:30

Larunbatean 9:00-13:00


EGUTEGI BIODINAMIKOARI BURUZKO IKASTAROA

Egutegi biodinamikoa eta ilargiak nekazaritzan duen eraginari buruzko ikastaroa. Usurbilgo Potxoenea Kultur etxean burutuko da Xabi Akizuren eskutik, apirilaren 26an, goizeko 9:00etatik 14:00 arte.

Alkartasuna Egutegia 2014 pdf formatuan
EGIN EZAZU ZURE SAGAR ZUKUA!

Etxerako sagar zukua egin nahi baduzu, kooperatibak pasteurizagailua utziko dizu; etxera eraman eta zeure zukua egin!


© 2009 Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
Atallu industrialdea 26, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Tel.: 943 361 114 – Mugikorra: 630 938 027 - Faxa: 943 374 530
A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta